Poto egin nuenean…atera da Andrakanen aurreneko diska

Publicado en Uncategorized el octubre 22, 2010 por andrakan

Azkenean atera dugu diska. Zazpi kantaz osatutako pop-folk (edo prolk??) kutsuko diska. 20 minutu pasatxotan euskaraz eta ingelesez abestutako kantak daude, gure gogo eta ilusio guztiarekin eginiko lan ederra. Pena merezi izan duela uste dugu, eta kanta gehiago dauzkagu, baina hauek aukeratu genituen hasera baterako. Diskoa gustoko duzutenak eta motz egiten bazaizue lasai, gehiago egongo da eta. Bitartean gozatu

Diskoa CDan eskuratu nahi baduzute, 5 eurotan ESKATU HEMEN

mp3-an eskuratu nahi baduzute HARTU HEMEN

bitartean… ENTZUN HEMEN



Creative Commons License

…poto egin nuenekoa

Publicado en Uncategorized el junio 17, 2010 por andrakan

Arrate Rodriguezek Andrakentzat egin duen portada

Andrakanek bukatu du bere lehen grabaketa, Katarainen estudioetan lau egunetan eginiko lana duzue honako hau. Jonan Ordorika egon da teknikari lanetan eta Azkarateko paraje eder horietan grabatu dugu zazpi kantaz osatutako diska hau. Goian dagoen marrazkia Arrate Rodriguezek diseinatu digun Andrakanen etxea da.

hemen 3 kanta entzuteko.

-iza(r)rak


- on the sand


- in the back wagon


Ez dugu oraindik diskoa argitaratu baina norbaitek eskuratu nahiko balu: info@andrakan.com

Creative Commons License

Andrakan estudixora sartzeko prest!!

Publicado en Uncategorized el abril 23, 2010 por andrakan

Andrakan estudixora sartzen gera maiatzaren 1ean. Urte baten ondoren eta kontzertu gutxi batzun ostian Katarainen estudixora guaz zazpi kanta grabatzera. Pop-folk(edo polk) kutsua duen musika jorratzen dugunaren testigu izango da grabaketa hau, eta espero degu geure musika gustoko duen horrek pozik hartuko duela kanta hauek kalitate onean grabatuak izatia. Guretzat erronka politxa izango da estudixora bueltatzia eta udan ostian zuzenekoak egiteko intentzioa daukagu kanta hauek eta beste hainbat taula gainean erakusteko. Ordurarte itxoin beharko, baina pena merezi izango duelakoan gaude.

Andrakan + Napoka Iria Elorrixon

Publicado en Uncategorized el febrero 19, 2010 por andrakan

Ostirala Otsailak 19 Elorrixoko gaztetxian gaueko 22:30tan

kartela Arrate Rodriguezek egina da

Publicado en Uncategorized el enero 4, 2009 por andrakan

Urte bete ondoren Andrakan talde bezela gorpuztua dagoela esan liteke.

Kontzertu gutxi batzuk eman ditugu eta laister serioski grabatzeko intentzioarekin gabiltza.

Arrate Rodriguezen ilustrazioa Arrate Rodriguezek eginiko ilustrazioa

ANDRAKAN
Iban Urizar (ahots nagusia eta gitarra akustikoa)
Patxi Zabaleta (gitarra elektrikoa eta ahotsak)
Karlos Cebrian (cebriolina)
Andoni Mujika (baxua)
Jon Gurrutxaga (bateria eta ahotsak)

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.