ANDRAKAN BERAN

Publicado en Uncategorized el octubre 21, 2011 por andrakan

Gaur Berako kataku ostatuan joko dugu gaueko 22:30tan, animatzen bazarete kantu berriak ere entzungo dituzue.

Andrakan berriro errepidean

Publicado en Uncategorized el octubre 6, 2011 por andrakan

Aupa andrakanzaleok!!

uda ostean kanta berriak dauzkagu eta zuzenekoa prestatzen ari gara. Momentuz kontzertuak lotzen goaz eta lotuagoak daudenean botako dizkizuegu datak eta lekuak. Aurreneko data Beran izango da urriaren 21ean… zin dagit egun horietan ez dudala sukaldatuko ezta labanarik erabiliko ere.

ANDRAKAN Debako El Club del Mar tabernan

Publicado en Uncategorized el mayo 20, 2011 por andrakan

Udan aurreko denboraldia bukatzear daukagu eta maiatzan bi kontzertu izango ditugu. Bata Debako El club del mar tabernan eta bestea Mundumiran.

Larunbata maiatzak 21 arratsaldeko 20:00tan Debako El club del mar tabernan egongo gara, saio ederra egitea espero dugu, gogotsu gaude eta.

APIRILEKO KONTZERTUAK

Publicado en Uncategorized el abril 1, 2011 por andrakan

Andrakanek apirilan bi kontzertu emango ditu. Bata apirilak 9 Lasarteko Jalgi tabernan Kutxakultur ekimenaren barruan, eta bestea apirilak 14 Gasteizko Gora tabernan.

ANDRAKAN ARGAZKIAK

Publicado en Uncategorized el febrero 28, 2011 por andrakan

Azkenean egin ditugu argazkiak. Ander Mujikak  (Napoka Iria) atera dizkigu eta benetan lan ederra egin du. Oso gustora gelditu gara emaitzarekin. Zorionak eta eskerrikasko Ander.

ANDRAKAN ZUZENEAN

Publicado en Uncategorized el febrero 7, 2011 por andrakan

Badauzkagu zuzeneko batzuk gu ikustea eta entzutea nahi duenarentzat. Zorte pixka batekin Euskal Herritik kanpora ere aterako gara baita ere, bitartean:

OTSAILAK 11 OSTIRALA: Berako Kaxerna gaztetxean 22:00etan

OTSAILAK 13 IGANDEA: Eibarko Karrika tabernan 19:ooetan

MARTXOAK  11 OSTIRALA: Azkoitiko Matadeixen 22:00tan (ANDRAKAN+ MURSEGO)

MARTXOAK  25 OSTIRALA: Bartzelonako Euskal Etxean ANDRAKAN (akustikoa)

APIRILAK 14 OSTEGUNA: Gasteizko Gora tabernan 22:00tan

Zuzenean ikusiko dugu elkar!!!

Olaban oparia

Publicado en Uncategorized el enero 10, 2011 por andrakan

Olabak guk ezer jakin gabe eta material gutxirekin, opari bat egin digu bideoklip formatuan lay on the sand kantuarekin. Egia esan oraindik ez dugu bideklip ofizialik, baina bitartean dastatu  Olabak egin digun oparia, mila esker Asier.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.